|
 |
| 19/09/2009
: 18h00 |
| KELEMENIS & CIE |
| Colisée |
|---|
L'AMOUREUSE DE MONSIEUR MUSCLE
Iraupena : 43min
Fantasia « jolas-anatomikoa », gorputzaren deskubritze eta honen mugimenduaren inguruan.
Honako pertsonaia hauek baditugu : Anatom, pertsonaia misteriotsu bat, Muskulu jauna eta honen maitalea.
Maitalea Muskulu jaunaz errotik maitemindua da. Erran behar da azken honek izen egokia daramala : kanpoaldean, muskulu biribilak ditu, muskulu teinkatuak ; eta larruaren azpian, tendoiak eta lokailuak, beteak eta askeak… Bai eta mugitzeko, emozioak sentitzeko, irri eta dantzan egiteko ekaia ere.
Lasterketa jostakin, teinkatze koreografiatu, altxatze harrigarri eta errobot moduko mugimenduen artean, dantzariek haurrentzako ballet bat sortzen dute, jolasgarri eta irrigarria. Ipuinen duinekoa den istorio bat, elektro musikaren gainean kontatua. Gorputzaren bihotza deskubritzerako gonbidapena.
Prezioa : 12€
ARGIBIDEAK
|
|
|
|
|
|