|
 |
| 12/09/2009
: 19h00 |
| GRIMALDI KONPAINIA |
| Colisée |
|---|
LES JARDINS DE GRENADE
Iraupena : 1h
Sorkuntza
Dantzaren arkeologo gisa, Christine Grimaldi-k Berpizkundearen dantza jorratzen du Les jardins des Grenades (Granadako lorategiak) obraren bidez. Sorkuntza horren gaiaren sustraiak XVI. mendeko gorteetan aurkitzen badira (luxuzko Venezia merkataria, haren oihal, lurrin eta espeziak inspirazio iturburutzat hartu baititu), sorkuntza prozesua, erabat garaikidea, neurri, denbora eta espazioaren erabilerari buruzko gogoeta bat da.
Grimaldi-ren dantza ez da besteak bezalakoa : garden, hunkigarri, liriko eta koloretsua da. Modu miresgarri batez, dantza ohiak gorputz garaikidearekin bat egiten du, bere zorroztasun, noblezia eta edertasun misteriotsua atxikiz.
Prezioa : 12€
ARGIBIDEAK
|
|
|
|
|
|