|
 |
| 15/09/2009
: 19h00 |
| CCN DE LA ROCHELLE POITOU CHARENTES - KADER ATTOU - CIE ACCRORAP |
| Théâtre du Casino |
|---|
PETITES HISTOIRES.COM (2008)
Iraupena : 1h10
Ttipitan, ipuinak asmatzen ditugu, mundua esplikatzeko edo amets moduan birmoldatzeko. Oroimenaren urratsetan egin duen bidaiatik Kader Attou-k ekarri ditu bere haur irudimenaren gainean metatu ziren bizi puskak milaka, pipitak balira bezala.
Emozioen koreografo horrek ipuinak kontatzen ditu, laburmetraiak gauzatzen dituen zinemagile baten gisan : sainete batzuk erakusten ditu, batzuetan irrigarriak (Charlie Chaplin-en moduan eginak), bestetan hunkigarriak. Ikuskizuna giro umoretsuan iragaten da, nostalgia ukitu batek, mugak dantzarazten dituen akordeoi doinuek eta hip hop dantza aske, arin eta bihozberak lagundurik.
Prezio : 28€
Prezio apaldua : 25€
Fidele prezioa : 17€
Decouverte prezioa : 12€
Pass Passion : 16€
ARGIBIDEAK
|
|
|
|
|
|