Amazigh Kateb + Mursego

  • Martxoaren,  23a Ostirala - 21:00
    Atabal

    Atabalen laguntzarekin
  AMAZIGH KATEB
Amazigh KATEB Gnawa Diffusion taldearen boza izan zen eta talde baten zapalketa salatzen zuen norabiderik gabeko gizarte batean, xuria eta beltza ez den Algeria baten afrikanitatea eta kulturen nahasketa goraki aldarrikatuz.Biarritzen izanen da, poison rouge taldeko musikariez inguraturik, egitasmo pertsonalago batekin, haren aitaren idazkiez jabetzeko rock, hip-hop, ragga eta ekialdeko musiken artean. Elektroi askea, haren segurtamenak jarraituz, bere kontzertua bere errabia osoaren isla da. Amodioa, iraultza, irria, dantza, izerdia eta erresistentziaren aldeko manifestua.

MURSEGO
Mursego eibartarra aspalditik segitzen dugu, hobeki erran , Moldy Peachesen kantu baten berirakurketa bikaina baten ondotik. Maite Aroitajaurenak, mugarikezagutzen ez duen pop musika egiten du. Biolontxelo edo bertze musika tresna berezi batzu erabiliz haren nortasuna eta irudimena garatzeko bideak aurkitzen ditu. Bera bezala euskal musikari freskotasuna ekartzen dion Bidehuts zigilupean argitaratu du haren bigarren lana.
 
You are here Amazigh Kateb + Mursego