Pogo
Groupe Noces
Pogoa punken dantza estiloa da, eta horretarako jende guziak mugimendu zalapartatsuak eginez jauzi egiten du elkarri pusaka, musikaren erritmoa guti ala aski segituz. Hemen mutiko batek, neska batek, bi lagunek, anaia eta arreba batek, hauts kolorea duen ilajeko lapin zoragarri batek lagundurik, egiazko lapin ttipi bat, beraien pogoa asmatzen dute. Dantza bidaiari bat, izadiako abere politenez beterik. Jauzi egiten dute, lasterka ibiltzen, pirritatzen, besarkatzen dira, alegeraki elkar itzulipurdikatzen. Pogo-k ikustera ematen du eskolako korraleko joko batetik abiatuz, dantza bat nola fabrikatzen den. Bestako koreografia sentikor honek akrobazia, zoruko pasaiak, ekarriak, zintzilikatuak uztartzen ditu pogo zoragarri, poetiko eta liluragarri bat osatzeko. |









